DORREA
 

Antzinako itsasargi honetan dagoen erakusketak, orain dela gutxi arte, gure bizimodu eta ohiturak zeintzuk ziren erakutsiko dizkizu. Eta gainera, bertatik, paisaia ezin hobeaz gozatuko duzu: Matxitxako lurmuturretik, Frantziako Landataraino.

Leku honetan, XVI. mendean, seinale argitsu baten berri dugun arren, lurperatzeak ekiditzea helburu zuena, XVIII. mendean hasiko da Igeldoko Dorrearen historia.

Itsasargia, “La Farola” izenez ere ezaguna, Donostiako Kontsuletxeak eraiki zuen, eta itsas mailatik 180 metro gora dago. Argi finkoko dorre hau, Irailaren 14tik Maiatzaren 3a arte piztuta egoten zen.

Garai hartako onenetarikoa zen arren, bere erabilera bertan behera utzi zen: alde batetik, gerra karlistek eragin zituzten triskantzengatik; eta bestetik, lainoek sarritan itsutzen zutelako.

1854ean, mendiaren alde batean eta itsas mailatik 130 metrora itsasargi berri bat eraiki zen, dorre zaharra betirako alde batera utziz.

1912an, antzinako dorrearen distira berreskuratu nahiean, Monte Igeldo Sozietateak, Luis Elizalde arkitektoaren ardurapean utziko du honen berrikuntza: Solairu berri bat leiho zabalekin, eta honen gainean, sekulako terraza panoramiko bat.

Bertatik, egungo bisitariek, lehengoek bezalaxe, Donostiako eta inguruko bista zorragarrienaz gozatu ahal izango dute.

  Torreón
 
 
EUSKERA
 
·  Xehetasun teknikoak   ·  Lege oharra  ·  Diseinua: Creaciones DJC · 2007  ·
 
Igeldo Mendiko Funikularra eta Jolas Parkea
20008 Donostia · Gipuzkoa
  Telefonoa eta faxa: 943 213 525
E-maila: info@monteigueldo.es