×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Legendak

Igeltxoren Historia

KAIXO, Igeltxo deitzen naiz eta dragoi bat naiz, baina dragoi berezia… Metamorfizatu den dragoi bat naizela esan genezake, zapaburuak bezala, nire oraingo itxura lortu aitzin, ni ere ***** izan bainintzen. Denbora pixka bat baldin baduzue, nire historia kontatuko dizuet. Historia hau gehiago edo gutxiago maitatzen ahalko duzue, baina ziur nago ez zaituztela axolagabe utziko. Ni ezagutu eta gero, ez duzue Igeldo Mendiko atrakzio parkea berdin ikusiko. Beste begi batzuekin ikusiko duzue, eta bereziki, denek ikuspegi berri hau partekatzea lortuko duzue.

Nire historia HORRELA HASTEN DA

Hasieran, Drakkar baten, hau da, itsasontzi bikingo beldurgarri baten brankako irudi gisa jaio nintzen.

Zizelkatu ninduen artisauak ikuste batek itsasontziak iraultzea lortuko zuen irudi beldurgarri, ikaragarri eta basati bat sortzeko enkargua jaso zuen. Egiazko itsas deabrua!

Eta saiatu zen. Zin egiten dut saiatu zela. Ni han nengoen eta dena ikusi nuen. Gaur egun ere ezkatak tente jartzen zaizkit oroitzen naizenean.

Iraila bukaerako egun lasai batean izan zen. Zeruan, eguzkia ederra zen, dirdiratsu, nahiz eta ez zuen asko berotzen. Urte hori, Elurraren Erreginak haren jantziak berritzea erabaki zuen, eta horregatik, haren urteroko letargia bukaera aurreratu zuen, hegoko lurraldeetarantz bidai luzea oraindik hasi ez zuten hegaztien luma koloredun ederrak hartzeko intentzioarekin.

Herrixka bikingo txikian, Olaf zaharrak ni zizelkatzen bukatu zuen, eta haren obrari so egiten zion bere pentsamenduetan galduta...

Igeltxoren istorio osoa deskargatu

Monumentu Multzoaren zerrendara itzuli