×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Legendak

Legendak dio duela aspaldi, Iparraldeko gizonek kosta hauek suntsitzean hemengo jendeen bizi lasaia hausten zuten garai horretan, 3 sorgin arao egin zutela eraso bikingoei amaiera emateko.

Heien herrixkak suntsitzeko haizea eta ekaitza desafiatzen zituzten drakkar mehatxatzaileek, Mari Zaharra, Mari, eta Mari Txiki, hau da, “Hiru Mari”eri aurri egin beharko zioten.

Lehen abisua itsas dragoi beldurgarrientzat Mari Txikik bidaliko olatu bortitz gisa etorriko zen, norabidea aldarazteko asmoarekin. Abisuari ez bazioten kasurik egiten, Mari izango zen, bigarren olatu ikaragarri batekin, tripulatzaileak urdurituko zituena.

Beldurra haietaz jabetuko zen, itzuli erdia emateko gogoa sortuz. Hala ere amore ez bazuten ematen, hirugarren olatu batek heien itsasontziak hondoratuko zituen. Horrela gertatu behar zen eta horrela gertatu zen, drakkar bikingoak hirugarren olatu erraldoi batek irentsi zituen, Mari Zaharrak bidalia.

Hala ere, olatuak eta gero zegoen lasaitasunean, Iparreko dragoirik basati eta eta bihozgabeena berriz agertu zen. Horizontean marrazten zuen silueta mehatxatzailea zen. Denborarik galdu gabe, hiru sorginek heien botereak elkartu zituzten itsasontzia erasotuz. Momentu batez, itsasontziak alimaleko proportziozko olatuaren aurka eutsi zuela ematen zuen...

Denbora asko pasa eta, norbaitek Drakkar bikingoak hondoratu zituen olatuak suitzar mendiak bezain handiak zirela aipatu zuen.

Baina azken Drakkar hori egiazki hondoratu ote zen? Erantzuna jakiteko, haren esperientzia bizitu beharko duzu Igeldo Mendiko atrakzio parkeko suitzar mendian igoz. Zer itxoiten duzu?

Monumentu Multzoaren zerrendara itzuli