Ekitaldiak eta ospakizunak

Urtebetetzeak

Urtebetetze eguna, beste egun guztien gainetik, umeek izaten duten egun ahaztezina da. Egun handia iritsi aurreko egunetan, emozioa izaten dute nagusi. Zuen seme-alaben urtebetetze-jaia ospatzeko tokirik onena Igeldo Mendia da. Hiriko tokirik berezienetako batean, lagun guztiekin ederki pasatuko bait dute. Inoiz ahaztuko ez duten eguna izango da.

Igeldo Mendiko urtebetetze-bonuetan ondokoak sartzen dira:

  • Funikularrerako joan-etorriko txartela.
  • Haur bakoitzak nahi dituenak aukera ditzan, 5 atrakzioko eskumuturrekoa.

Haur bakoitzeko, bonuaren prezioa 14,50 €-koa da (BEZa barne).

Askaria ez dago barne.  Haur bakoitzaren lehentasunen arauera, txokolatea txurroekin, izozkia edo azukre-kotoia salmenta postuetan erostea gomendatzen dugu.

Haurrekin batera doazen helduei, joan-etorriko txarteletan, tarifa murriztua aplikatuko zaie.

Inongo monitorerik gabe, taldea parketik bere kabuz ibiltzeko moduan antolatua dago dena.

Jarraian, zure urtebetetzea gurekin noiz ospatu nahiko zenukeen data adieraziz, inprimaki bat bete dezakezu.

Informazio gehiago nahi duzu?

Gutxienezko haur kopurua urtebetetze batentzat 10 da.

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Baldintzak:

Gutxienez 10 haur eta hiru egun lehenago idatzi behar diguzue erreserba baiezta dezagun.

Denbora txarra aurreikusia baldin badago, bi aukera dauzkagu : alde batetik, ospakizuna atzeratzea (erabakia 48hko aurrerapenarekin hartu behar da) edo eta, beste aldetik hautatutako atrakzioak estalita dauden atrakzioez ordezkatzea.

Gastro-Bar-era janari edo edariekin sartzea debekatuta dago. Gaur egun, bertan ez dira askariak egiten ez eta festarik ere ez. Pultserak erostean ez da askaria barnean sartzen. Hartara, gure gomendioa, parkean dauden zenbait postuetan txokolatea-txurroekin, izozkia, azukrezko algodoia edo eta krispetak erostea da.

Urtebetetze bonua, taldea hara iristen denean eta urtebetetze egun berean, funikularreko leihatilean ordaindu eta biltzen da.

Gomendioak:

Askaria egin aurretik, 3 atrakzio/joko egitea gomendatzen dugu, ondoren askaria eta gero gelditzen diren beste bi atrakzio/jokoak.

Urtebetetzeak guztira, gutxi gora behera 2,5 - 3 ordu irauten ditu. Horregatik denbora mugarik ez duen atrakzio bat bukaerarako uztea, gomendatzen dugu. (Laberintua adibidez).

Beste ekitaldiak

Igeldo Mendian, zure sendi eta lagunekin beste ekitaldi bat ospatu nahi baduzu, gurekin kontaktu formularioaren bidez harremanetan jar zaitezke.

Monte Igueldo Atrakzio Parkean, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.