×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Ekitaldiak eta ospakizunak

Urtebetetzeak

Umeek izaten dute egun ahaztezin bat beste egun guztien gainetik: urtebetetze-eguna. Emozioa izaten da nagusi egun handia iritsi aurreko egunetan. Igeldo Mendia da zuen seme-alaben urtebetetze-jaia ospatzeko tokirik onena, ederki pasatuko baitute lagun guztiekin batera, hiriko tokirik berezienetako batean eta inoiz ahaztuko ez duten eguna izango da.

Igeldo Mendiko urtebetetze-bonuetan ondoko gauzak sartzen dira:

  • Joan-etorriko txartela funikularrerako.
  • 4 atrakzio aukeran haurren adinaren eta atrakzioen erabilgarritasunaren arabera (atrakzioak berdinak izan behar dira talde osorako).
  • Karrusel tabernan askaria; bi sandwich, patatak/aperitiboak, ura/freskagarriak eta txokolatezko pasteltxo bat.

Bonuaren prezioa 16,5€ da haur bakoitzeko (BEZa barne).

Atrakzio gehiago gehitu dakizkioke bonuari; 1,60 - 2,00€-ko kostua izango du horrek  atrakzio eta haur bakoitzeko.

Haurrekin batera doazen helduei tarifa murriztua aplikatuko zaie joan-etorriko txartelean.

Dena diseinatuta dago taldea autogestionatzeko; hau da, parketik autonomikoki mugitzeko monitorerik gabe.

Jarraian formulario bat bete dezakezu zure urtebetetzea noiz ospatu nahi duzun eta zein atrakziotan igo nahi duzun zehazteko. (Ez badakizu zeintzuk diren, gure web orrialdeko “Atrakzioak” atalean topatuko duzu informazio guztia, edo nahiago baduzu gonbidatuen adin eta neurrira egokitzen den proposamen bat egin dezakegu).

Informazio gehiago nahi duzu?

Gutxienezko haur kopurua urtebetetze batentzat 8 da.

Haurrak 4 atrakzio baino gehiagotan igotzea nahi bada, "iruzkinak" eremuan zehaztu beharko da. .

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Baldintzak:

Se requiere un mínimo de 8 niños y una antelación mínima de siete días para confirmar la reserva.

Denbora txarra aurreikusia baldin badago, bi hautu daude : ospakizuna atzeratzea (erabakia 48h aurrerapenarekin hartu behar da.) edo, hautatutako atrakzioak atrakzio estaliz ordezkatzea..

Gastro-Bar-era janari edo edariekin sartzea debekatuta dago..

Urtebetetze bonua funikularreko leihatilan ordaintzen eta biltzen da taldea hara iristean urtebetetze egun berean. (Eskudirutan ordaindu behar da).

Gomendatzeak:

Normalki lehenik 2 atrakzio/joko egitea gomendatzen dugu, gero askaria, eta gero gelditzen diren atrakzio/jokoak.

Urtebetetzeak gutxi gora behera 2,5 - 3 ordu irauten ditu. Atrakzioak zein fite egiten dituzuen eta askaria jateko hartzen duzuen denboraz dependitzen du. Horregatik gomendatzen dugu jokoa ematen duen eta denbora mugarik ez duen atrakzio bat bukaerarako uztea, adibidez Labirintua. Horrez gain trebetasun joko bat sartzeko ohitura dugu (dortoka lasterketa edo Scalextric-a izan daiteke, adibidez).

Beste ekitaldiak

Zure familia eta lagunekin beste ekitaldi bat ospatu nahi baduzu Igeldo Mendian, gurekin kontakta ezazu kontaktu formularioaren bidez.