Ohizko galderak

- Maiz egindako galderak -

Erantzunak

Zer gertatzen da euria egiten badu?

Oro har, egun euritsuetan atrakzioak itxita egoten dira. Euri arinak eta aldizkakoak badira, baliteke atrakzio batzuk irekita egotea. Bisitarientzat arriskutsuak diren alerta meteorologikoetan, dagokion neurriak hartuko dira.

Zenbat ordaintzen dute haurrek?

Joan-etorria 7 urtetik beherako haurrek  2,50€.

Funikularrean bizikletak/patineteak igo al daitezke?

Ez, ezin da bizikletarik, patineterik edo eta antzeko elementurik igo funikularrean.

Funikularrean haur-kotxeak igo al daitezke?

Funikularrean haurtxoentzako kotxetxoekin igo daiteke, baina deserosoa da. Sartu aurretik, zein irtetzean,  zenbait eskailera gainditu behar dira. (50 eskailera inguru).
Tamaina ertain-txikiko haur-kotxeak, arazo handirik gabe, funikularraren alderik handienean sartzen dira. Haur kotxea oso handia bada, baliteke Funikularreko langileek, sartzeko tolest dezazuela eskatzea.

Funikularra gurpil-aulkietara egokituta al dago?

Gaur egun Funikularra ez dago gurpil-aulkietara egokituta. Izaera historikoa dela eta, ezin dira egituran, eragin nabarmenik izan gabe, egokitzeko behar diren obrak egin.

Funikularrak zenbatean behin egiten du bidaia?

Funikularrak, 15 minutuan behin egiten ditu bidaiak; puntutan, laurdenetan, eta erditan eta laurdenetan. Jende asko etortzen denetan, ilarak arintzeko, 8, 10 minutuoroko bidaiak izan daitezke.

Karabana batekin joango banintz, parkera sartu ahal izango nuke?

Parkeko aparkalekura ezin da 4,5 metro baino luzera gehiagoko karabana edo eta ibilgailu kanperizaturik sartu.  Atoiarik ere ezin da sartu.

Txakur batekin esparrura/Funikularrera/jolasgunera sar al naiteke?

Txakurrak Igeldo mendian sar daitezke, baldin eta jabeak txakurrarekin honako hauek betetzen baditu: une osoz lotuta badarama, arriskugarriak izanez gero muturrekoa jantzita badarama eta azkenik, egindako gorotzak biltzen badituzte.

Gainera, Funikularrean sartzeko, txakurrek maskota-txartel berezia erosi beharko dute: 2,50 €. Bisitariak parkera autoan edo oinez sartzen badira, txakurra doain sar daiteke.
Atrakzioetara txakurrekin sartzea debekatua dago ordea.

Funikularreko txartelak ematen al du begiratokietara sartzeko ahalbiderik?

Bai. Funikular txartelak begiratokietara eta atrakzioak dauden esparrura sartzeko ahalmena ematen du. Ez da aparteko sarrerarik ordaindu behar begiratokietara sartzeko.

Nola ordain daiteke? Esku dirutan? Txartelarekin?

Funikularrean eta errepideko sarbidean eskudirutan edo kreditu txartelarekin ordain daiteke. Atrakzio batzuetan txartelarekin ordaintzeko aukera ere badago, baina gehienek eskudirua besterik ez dute onartzen.

Ba al dago erreserba-modurik edo erosketa aurreraturik?

Ez dago erreserba-modurik ez eta erosketa aurreraturik. Sarrera guztiak, bai sarbidekoak bai jolas parkekoak, bisitaren unean bertan erosi behar dira.

Ordutegian atrakzioak irekita daudela jartzen du, baina itxita aurkitu ditugu.

Ordutegiak aldez aurretik finkatutakoak dira eta eguneratuak daude.

Nola da atrakzioen erabileraren funtzionamendua?

Irekiera-egunetan, atrakzioek “feria-moduan” funtzionatzen dute eta sarrera han bertan erosten da.

Nola funtzionatzen du Igueldo mendirako sarbideak?

Igeldo Mendia, Funikularrak eta inguruko Aisialdi Esparruak osatzen duen monumentu multzoa da. Bertan, bai atrakzioak eta bai begiratokiak ditugu. Igeldo mendira sartzeko bi modu daude; alde batetik, Funikularra hartuaz eta bestetik errepidea erabiliaz. Bertara, oinez zein norberaren ibilgailuan gerturatu zaitezke.

Parkera sartzeko ordaintzen denarekin atrakzioak ere ordaintzen al dira?

Ez, atrakzioak banan bana ordaintzen dira. Ferietan egiten den bezala. 

Monte Igueldo Atrakzio Parkean, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.