Legendak

Igeltxoren Historia

KAIXO, Igeltxo deitzen naiz eta dragoi bat naiz, baina dragoi berezia… Itxuraldatua dagoen dragoi bat. Zapaburuak bezala, nire oraingo itxura izan aurretik, ni ere txikia izan nintzen. Denbora pixka bat baldin baduzue, nire historia kontatuko dizuet. Historia hau gehiago edo gutxiago maitatuko duzue baina ziur nago ez zaituztela axolagabe utziko. Ni ezagutu eta gero, ez duzue Igeldo Mendiko atrakzio parkea berdin ikusiko. Beste begi batzuekin ikusiko duzue, eta bereziki, denek ikuspegi berri hau partekatzea lortuko duzue.

Nire historia HORRELA HASTEN DA

Hasieran, Drakkar baten, hau da, itsasontzi bikingo beldurgarri baten brankako irudi gisa jaio nintzen.

Zizelkatu ninduen artisauak ikusteakin batera, itsasontziak iraultzea lortuko zuen irudi beldurgarri, ikaragarri eta basati bat sortzeko enkargua jaso zuen. Egiazko itsas deabrua!

Eta saiatu zen. Zin egiten dut saiatu zela. Ni han nengoen eta dena ikusi nuen. Gaur egun ere ezkatak tente jartzen zaizkit oroitzen naizenean.

Iraila bukaerako egun lasai batean izan zen. Zeruan, eguzkia ederra zen, dirdiratsu, nahiz eta ez zuen asko berotzen. Urte horretan, Elur Erreginak haren jantziak berritzea erabaki zuen. Horregatik, haren urteroko lozorro bukaera aurreratu zuen, hegoalderantzko bidaia luzea oraindik hasi ez zuten hegaztien luma koloredun ederrak hartzeko asmoarekin.

Herrixka bikingo txikian Olaf zaharrak ni zizelkatzen bukatu zuen eta haren lana begiratzen gelditu zen pentsamenduetan galduta zebilen bitartean.

Ni, haren bilobentzako sorpresa bat nintzen: txalupa txiki bat, tailerraren aldameneko lakuan jolasteko. Dudarik gabe, haurren barreak ondoan zituela, hobeto lan egingo zuen. Haiek baitziren Olafen bitaminarik onena, urteeetan zehar agortzen joan zitzaion indarra itzultzen ziotenak.

Eta ezinbestekoa zen Olaf indarrez gainezka izatea, haren hurrengo lanak itzela izan beharko zuela esan baitzuten errunek. Dudarik gabe bere bizi osoko lanik aipagarriena, gerokotasuneko ondarea izango zena eraiki beharko zuen. Errunek esan bazuten hala izango zen, ez bait dira inoiz tronpatzen!

Olafen kasuan bezala, okertzen direnak errunen mezua ulertu ez zuten gizakiak dira.

NI NINTZEN LAN HORI!

Artisau zaharra ni zizelkatzen hasi zenean, ez zekien ez zela egur zati arrunt bat zizelkatzen ari. Bikingoen lizar magikoa, hau da, YGGDRASIL-eko adar bat baizik; haien biziaren zuhaitza.

FREYA-k, amodioaren jainkosak, mundura jaurti zuen lizar magiko hau. THOR-rek, Gerla Jainkoak, jainkorik indartsuena zenak, indarra beste jarduera batzuetan erabili zitekeela uler zezan. Olafek lurrean aurkitu zuen adarrak arima propioa zuen. Arima bakezalea hain zuzen. Ez gerlaria.

Gero hau gertatu zen

THOR Olafen tailerrera joan zen eta Drakkar ikaragarri bat eskatu zuen. Hegoalderuntz  berehala espedizio batekin hasteko asmoa zuenez, haren mailua niregana bota zuen eta ontzi bikingo handi batean bilakatu ninduen. Presakin zebilenez, nire arima bakezalea zela konturatu ere ez zen egin.

Espedizioa Kantauri kostara zijoala, hiru olatu handik itsasontziak jo zituzten. Lehen olatuak itsasontzi batzu irauli zituen, bigarrenak beste batzu hondoratu zituen eta azkenak, oraindik flotatzenjarraitzen zuten itsasontzi guztiak irentsi zituen. Ni izan nintzen eutsi zuen itsasontzi bakarra. Ez luzaroan ordea!. Hiru olatuen ostean, zurrumurru bat entzun zen: “erasorik ez, razziarik ez” eta olatu erraldoi beldugarri bat gu irensteko intentzioekin altxa zen. Ni, handik alde egin nahiean norabidez aldatzen saiatu nintzen, baina ni gidatzen ninduen bikingoak nik egindakoaz konturatuta eta ni madarikatuaz, norabidea zuzendu zuen. Ondoren nahastuta sentitu nintzen. Poliki hondoratzen nindoala nabaritu nuen ia konorterik gabe hondoraino iritsi nintzen arte.

Ez dakit zenbat denbora izan nintzen, itsas hondoan, mota guztietako izakiak ezagutu nituen: sirenak, itsas-izarrak, baleak, olagarroak, legatzak eta antxoak… Egun batez, izokin batek Bidasoa ibaira zijoala esan zidan. Ez zen hori egiten zuen lehen aldia eta gauza miresgarriak esaten zituen leku harri buruz. Hezetasuna kalte egiten hasi zitzaidan eta izokinari laguntzea erabaki nuen. Denbora luzez mugitu ez nintzenez, tokiz mugitu nintzenean, nire izaera magikoak nire alboan zeuden algak gorputz-adarretan bilakatu zituela konturatu nintzen. Besoak neuzkan! Horrez gain, nire azalak itsas azpiko kolore berde-urdintsua eskuratu zuen.

Ibaian gora joan ginen, alboan  oihanak begiratuz. Lekua hain miresgarria iruditu zitzaidan non han denbora batez gelditzea erabaki nuen, nahiz eta izokinak dragoiak lurralde haietan gaizki ikusiak zirela esan. Izokinak inork ikusi ez nintzala aholkatu zidan.

Baina beti bakarrik eta ezkutaturik egon beharrak triste jartzen ninduen, horregatik sekulako poza hartu nuen neska ilehori liluragarri batek, larri, ea haren orrazia ikusi ote nuen galdetzera etorri zitzaidan egun hartan. Hasieran emakume bat zela uste nuen, baina gero lami bat zela konturatu nintzen.

Lamiak emakume gorputz eta ahate oinak dituzten izakiak dira; haien ilea urrezko orraziekin orrazten dute kantu ederrak abesten dituzten bitartean. Hain larritua zegoen, non bere orrazia aurkitzen lagunduko niola hitzeman nion. Izaki guztiei galdetu nien eta azkenean igel batzuk aurkitu eta zera esan zidaten; bazela Kattalin izeneko neska bat askotan ibaira jolastera etortzen zena. Neskak, ikusme txarra zuenez, lamiaren orrazea zela konturatu ere egin gabe, korronteak eraman zuen orrazi bat hartu omen zuen. Orduan, Kattalin itzuli arte belar batzuen atzean izkutaturik itxaron nuen eta agertu zenean, orrazia eskatu nion. Neskak, beste igelak korroka egiten entzuten zituenez, haietariko bat nintzela uste zuen eta niri deitzen hasi zen: “Igeltxo, etorri hona!” Ni hurbiltzerakoan neska ez zen beldurtu, baina ni bai. Hark ni ukitzeko bat-batean eskua luzatu eta konturatu gabe, su ahokada bat bota nion. Une hori iritsi arte ez nekien ahotik sua botatzeko gaitasuna nuenik. Izututa hotz-hotz gelditu nintzen...

Oso beldurtuta nengoen. Baina Kattalinek, bista oso txarra  zela eta, dragoi baten ordez igel oso handi bat nintzela pentsatuaz, haren etxeraino eraman ninduen. Une horretan oraindik ez nintzen ohartu suak ez zuela neska erre, ez eta ez zuela berotasunik sentitu.

Kattalinen etxean gauzak ez zijoazen ondo. Bere aitak  burdinolan egiten zuen lana eta zoritxarrezko sorginkeria batek bere burdinolako sua itzali zion. Gau horretan norbaitek izpiritu gaizto horren sorginkeria hausten ez bazion, burdinolan ezingo zuen inoiz gehiago burdina landu.

Kattalinen gurasoak haien alaba dragoi batekin itzuli zela ikustean, beldurtu eta garrasika hasi ziren. Nik, nahi gabean beste su ahokada bat bota nuen. Orduan bere aitak garbi ikusi zuen nire suak argitzen zuela  baina ez zuela erretzen. Beraz,  ni izan nintekeen haien konponbidea ! Sutegia piztu nuen izpiritu txarrari bere sorginkeriak huts egin ziola sinestarazteko. Horrela egin genuen eta behin sorginkeria hautsita, ibai bazterreko burdinola berriz martxan jarri zuten.

Kattalinek orrazia itzuli zion lamiari eta honek, eskertzeko,  bi ur tantekin betaurreko batzuk egin zizkion. Horrela, hurrengo batean, konturatu gabe, lami baten orrazia berriro hartu ez zezan. Niri ere lagundu zidan. Herriko biztanleak nire beldur zirenez, ni MARI jainkosarengana bidaltzea erabaki zuten. Jainkosak erabaki zezala nirekin zer egin. Mari-rengana joateko, igeri egin behar nuen baina igeri eginez joan ezin nintzenez, burdinazko bota eder bi egin zizkidaten. Botek, herriko biztanleek non nengoen jakin zezaten, marka berezi bat uzten zuten. 

Denbora luzez oinez ibili ostean, mendiak zerua ukitu arte eta infernuraino arte igo eta jaitsi nituen, MARI Aiako Arrietan aurkitu nuen arte.  MARI-k uzten zuen suzko bidea jarraitu behar izan nuen eta oso azkar ibili behar izan nuen MARI denbora gutxi gelditzen bait zen leku batean. Anbotora iritsi nintzenean, handik dagoeneko joana zela esan zidaten. Hilabete batzu beranduago elkartu ahal izan genuen azkenean. Hala ere, haran miresgarri eta oihan hostotsuen artean haren bila nenbilela, milaka gauza eta mota guztietako izakiak ezagutzeko aukera izan nuen. 

Egia esan, MARI  nire bisitarekin harritu egin zen, baina nire historia entzun eta bihotz onekoa nintzela ikustean (infernutik bota ninduten hau zela eta), ni laguntzea erabaki zuen. Momentuz, pertsonak izutzen nituelako ezingo nuen haien artean bizi, baina pixkanaka onartua izatea eta nigan konfidantza izatea lortzea nahi zuen MARI-k. Horretan saiatuko nintzen. Denbora pasa heinean, itsasoa faltan botatzen jarraitzen nuela konturatu zen MARI eta ni Igeldora joan nedin erabaki zuen. Han, lamiei, niretzat harrizko itsasargi bat eraikitzea agindu zien. Horrela, gauero, nire suari esker, arrantzaleei Donostia herrixka txikiko porturaino itzultzen lagunduko nien.

Igeldora iristeko, MARI-k hegal miresgarri pare bat eta itsasargiko jardueratan lagunduko zidan orratz-ontzi bat ematea erabaki zuen. Itsasargi barruan 4 galtzagorri bizi ziren (galtza gorridun ipotxak ziren),  eta baratzeaz okupatzen ziren, egurra biltzen zuten, etxea garbitzen zuten eta ezer egiteko ez bazuten, beste gauza batzuetaz okupatzen ziren hemen eta han.

Horrela iritsi nintzen Igeldora, MARI-ren lurraldetik ederrenera. Geroztik hau da nire etxea. Hemen egiten diet lagunei ongi etorria eta oso gustuko dut orain zuei kontatu dizueda bezala, haiei nire historia kontatzea. Gainera, nik bizi dudan guztia nire lagunek ere bizi dezaten, galtzagorriek gertatu zen guztia gogorazten laguntzen didate. 

LASTER ARTE

Monumentu Multzoaren zerrendara itzuli

Monte Igueldo Atrakzio Parkean, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.